Astelehen goizean fabrikako zenbait zonaldetan gelditu dute ekoizpena koronabirusaren aurrean hartutako segurtasun neurriak bermatzen ez zirelako. Zuzendaritzak adierazi du ez duela ekoizpena geldituko.
Tubacexeko langileen batzordeak premiazko bilera egin du Tubacexeko zuzendaritzarekin, koronabirusa dela eta hartu beharreko neurrien inguruan hitz egiteko. Segurtasun neurrian faltan, ekoizpena “berehala” geratzeko eskatu diete sindikatuek enpresako buruei, baina hauek erantzun dute ez dutela ekoizpena eteteko asmorik. Horrez ordez, ezarritako protokoloak betetzea eta langileen segurtasuna arriskuan jarriko lukeen ekintzarik ez egiteko deia luzatu du zuzendaritzak.
Langileen ordezkariek azaldu dutenez, hauek dira zehaztu diren segurtasun neurriak:
Komiteak ziurtatu du protokoloaren edozein urraketa salatuko duela, "arauak betetzen ez badira geratzeko eskubide eta betebeharra dugu”.
Aiaraldea hedabideak jakin duenez, astelehen goizean Amurriko fabrikako atal batean ekoizpena gelditu dute jarduera segurtasun irizpideak mantentzen ez zirelako. Antza, maskarak eta desinfektatzaileak falta ziren eta horregatik "pilger" sekzioko lana eten dute. Atal hori Amurrioko garrantzitsuena da.