EITBk iturri moduan "agentziak" aipaturik, Tubacexen akzioen igoera lotu du aurreko astean GameStop enpresarenak izandako igoerarekin. Reddit sare sozialaren bidez antolatu ziren herritarrak GameStop enpresaren akzioak AEBetako burtsan erosiz funts putreei diru galera handiak eragiteko, eta EITBren albistearen arabera, "Redditen azpiforo baten itxura duen 6.600 laguneko kanal batean" zabaldu da oraingoan mezua. Artikulu honetan azaldu du Manex Argoitiak, nola den herritar hauen burtsako jokoa.
Tubacex metalgintza enpresaren akzioek % 8,27ko gorakada izan dute urtarrilaren 1ean Espainiako Burtsan, 1,43 euroraino. EITBk zabaldu duen informazioaren arabera, aurreko astean GameStopen akzioen prezioan eragin zuen Reddit sare sozialaren "azpiforo baten itxura duen kanal" batean antolatu dira honakoan herritarrak. EITBren albistearen arabera, kanal horrek Ws Bets Español du izena eta horko kide batek urtarrilaren 1 eguerdian iragarri du Tubacexen inbertitzeko asmoa zuela otsailaren 3tik aurrera, "pandemiak gehiegi zigortu duen enpresa bat dela, balio ziklikoa duela eta sektorearen buru dela" argudiatuta. Hori argitaratu eta ordubetera %16ko gorakada izan dute akzioek, 11:00etan 1,31 euroan zeuden eta eguerdian 1,52. Azkenean, saioa urtarrilaren 28an baino %8ko hazkundearekin itxi du.
Manex Argoitiak artikulu honetan azaldu du nola den sare sozialetan antolatutako herritarrek burtsan egiten duten jokoa.