Aiaraldeako mugimendu feministak bat egin du Tubacex enpresako grebalariekin Matxoaren 8an. Langileek greba mugagabea hasi zutenetik lehen aldiz lortu da produkzio erabat etetea.
07:30tan greban ez diren langileen eta zuzendaritzaren autobusak eta Ertzaintzaren furgonetak enpresaren sarrerara heldu direnean, zain zituzten grebalariak eta feministak, eserialdian. Aiaraldea-k jakinarazi duenez, Ertzaintzak mehatxu egin du lurrean eserita zeuden emakumeak banan-bana baztertu eta isunak ezartzekoa. Pikete feministaren ordezkariak ez zirela errepidetik mugituko erantzun dute. Ertzaintzak furgonetatik jaitsi dira, baina azkenean ez dute manifestarien aurka egin greban ez diren langileak eta zuzendaritzak uko egin diotelako enpresan sartzeari.
Tubacexek 150 langile botatzeko asmoa du, eta langileak greba mugagabean dira. Piketeak egunerokoak ari dira izaten, baina lehen aldia da produkzioa erabat etetea lortzen dutela grebalariek. Orain bi aste istilu larriak izan ziren toki berean eta Ertzaintzak hainbat grebalari zauritu eta atxilotu zituen.