Eta pastorala hankaz gora jarri zuen kristaua.
Askatasuna behar duela sortzaileak…
Gaixotasun mental pixka bat ere bai, ego elegante bat eta, prefosta, sosa, bena hori hanitxetan ahazten zaie emaitea...
Zorionekoa zu, bi trajeria dituzu sortu!
Aipatü gabe hirugarrena, Xiberoako belardi ederren üztea, Gipuzkoako porlan landen gozatzeko... Ai, ametsaren lana, ait’amaren erranetik barna ibili bagina...
Erbesteratu zara, beraz, azkenetan baita Zuberoa.
Nene, ezetz, Gipuzkoara agertü niz ene xiberotar ürrinarekin, eta garaieko galtzontzilo “kanguru”ekin, hebenko jendeak pijoikeriak eta yankeekeriak bazter ütz ditzan berriz Aitorren potro zaharrei lotzeko. Hori da nire misioa.
Baina ihes eginik akabo euskal arima, pastorala, Mauleko espartinak!
Errak hi! Eta errügbia? Ahazten dük errügbia, mündüko kirolik gay eta erotikoena, hainbeste gizon giñarritsü algar laztantzen lokatzaren erdian! Zer beroaldiak!
Zuberoa hiltzean, nora joango dira Hegoaldeko superabertzaleak?
Errügbi egitera, potro eta barrabil ikutzera... Betidanik esküindar nagusia izan da langilearen xurgazale... Egin dezagün behinkoz iraultza, ezkerrak xurga dezala zakil eta arrautza!
Pozik izango duzu Zuberoako Turismo bulegoa…
Xiberoaren trajeria da ere, euskaditarrak beti ari zaretela gütaz plañitzen. Astebürü bat Irati eta Kakuetan, eta hara, gütaz iritzi emaitea badatorrela Vaskongadas hori! Hombre, guk zerbait ba ote diogu zuen kirol adikzio tonto horretaz?
Badaezpada, ez dizut Matalaz aipatuko.
Matalaz, beti Matalaz, azkenean zer dakigü hartaz, apez bat zela? Ez ote dea aski eüskal herri hontan? Eta gainera ze gudari txarra... Lau soldado menderatü eta kükürrükü! Zortzi agertü eta lekütü!
Tira, orain fikziozko film luzeak egiten dira zubereraz: 10.000 ikusle gehienik.
Gehi ezker abertzale güzia! Ijaaaaaa! Guri fama, guri neskak, guri Honolülü!
Txantxa ugari, baina diru eskean gero…
Sosak gaüza hanitx permetitzen dütü, bena ametsak ez! Eüskadik dio: egin dezagün otoitz; gük: egin dezagün amets! Bainan, eman dirua hala ere Xiberoari, ok?
Joan aurretik: zer eguraldi Zuberoa aldean?
Gaüak beltz, egünak argi. Sohütan Aranbeltz, Larrainen Bagargi.