argia.eus
INPRIMATU
TTIP, CETA eta TiSAren aurkako hiri eta lurraldeak Europan
  • Valoniak nazioarteko CETA akordioari ezezkoa esan izanak arreta deitu du. Europako eskualde eta hiri ugaritan adierazi dute nazioarteko akordio hauen aurkakotasuna. Europar Batasunak nazioarteko TTIP, CETA eta TiSA hitzarmenak adostu nahi ditu, analista politiko ugariren ustez, multinazionalei geroz eta esparru gehiagotako ateak irekiz.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 27a

Attac erakundearen hitzetan, TTIP, CETA eta TiSA akordioek "aurrekari oso arriskutsua" jarriko lukete eskubide demokratikoen alorrean eta esparru sozial, ekonomiko, ekologikoetan eta milatik gora erakunde lokalek atera dituzte aurrera akordioen aurkako mozioak. Gauzak horrela, milioika herritar bizi dira hitzarmen horien aurkako hirietan.

Munduko mapa Frantziako Attac-ek egina da eta Europako TTIPen aurkako kanpainak koordinatua. Hemen klik eginda, mapa interaktiboan nabigatzeko aukera dago.

TTIP edo TAFTA Europar Batasuna eta AEBak hitzartzen ari dira. CETA Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza ituna da eta TiSA 23 aldeko merkataritza negoziazioa, Europar Batasuna barne dena.

Azaroaren 5ean manifestazioa Euskal Herrian

TTIP/CETA ez, herriek erabaki lemapean manifestazioak deitu dituzte Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostian hitzarmen ekonomiko horien aurka, Euskal Herriko eskubide sozialen kartak deituta. Hemen irakur daiteke prestatu duten manifestua.

Hemen prestatu duten bideoa