argia.eus
INPRIMATU
TTIParen negoziazioek “huts egin dute” Alemaniako ekonomia ministroaren arabera
  • Alemaniako kantziler orde eta ekonomia ministro Sigmar Gabrielen ustez, akordioak kale egitearen arrazoia “europarrok amerikarren nahiei men egin nahi ez izana” da.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi 2016ko abuztuaren 29a
Sigmar Gabriel izan da TTIP "negoziaketen huts egitea" onartzen lehena

Greenpeaceren Herbeheretako sailak apirilean filtratutako dokumentuek azaleratu zuten egoera: Europar Batasunak eta Estatu Batuek zailtasunak dituzte TTIPen inguruko akordioak erdiesteko. Orain, baieztatu egin du hori Sigmar Gabriel Alemaniako kantziler orde eta ekonomia ministroak ZDF katean eginiko adierazpenak dira.

Gabrielek arabera, akordioari dagozkion “gauzak ez dira mugitzen ari”. Atlantikoaz gaindiko hitzarmenaren inguruko 14 bilera erronda egin dituzte bi aldeek, baina ez dute akordiorik lortu orain artean. Gabrielen esanetan, “europarrok amerikarren nahiei men egin nahi ez izana” da horren arrazoia.

Greenpeacek apirilean argitara eman zituen informe haien arabera, EB eta AEBak gehien muturtzen zituen gaiak kosmetikoena, ingurumenaren babesari edo genetikoki eraldatutako izaki bizidunenak ziren. Informe haiek New Yorken izandako 13. bilerari zegozkion. Lau hilabete geroago egoerak blokeatuta jarraitzen duela adierazi du Gabrielek.

Banca y Negocios atariaren arabera, baliteke negoziazioak AEB, Alemania eta Frantziako hauteskundeak igaro arte bertan-behera utzi izana. Lehenengoak azaroan izango dira; beste bi herrialdeetakoak, 2017an.