Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.
Rikardo Arregi Sariek bi kategoria izan dituzte estreinakoz. Ttap aldizkari digitala eta Kanaldudeko Hurbiletik saioa izan dira sarituak. Euskarazko lehen aldizkari multimedia izanagatik eta “sendotze bidean emandako urratsengatik” saritu dute Ttap, Komunikazio sariarekin.
Hurbiletik saioak erreportajeak egiten ditu, eta herritarren parte hartzea sustatzen da, "ideiatik errealizazioraino". Hori dela eta, Kazetaritza saria jaso du saioak. Horrez gain, Iñaki Elortza kazetariaren ibilbidea saritu dute Andoaingo ekitaldian.