argia.eus
INPRIMATU
“Ttakunaren koloreak” eta “Harrera liburuxka” Hernanin

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko urriaren 19a
Ezkerretik eskuinera: hitzaldia aurkeztu zuen Oier Gonzalez, Mbolo kooperatiba sortzen ari den Pape, Ane Iturbe abokatua eta Bartzelonako Alencop kooperatibako Ana Muñoz.

Iturola eraldaketa soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da eta Beterri-Buruntzaldean dihardu. Administrazio publikoekin ere elkarlanean dihardu, bazterkeria egoeran dagoen jendeari eskubideak bermatzeko. Helburu hori lortzeko antolatzen dituen ekintzen artean, jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi horietan lehen ekintza azaroaren 18an egindako hitzaldia izan zen, Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea izenburupean, alor teknikoa lantzeko. Jarraian gehitzen joango gara hitzaldi horretako kronikak.

Azaroaren 20an, berriz, afektuak lantzeko, bizipenen kontaketa egingo dute eguerdian, jarraian herri bazkaria, eta ostean perkusio doinura gorputza astintzea.

Amaitzeko eta erreminta zehatzak lortzeko, azaroaren 25ean baliabide formal eta informalen mapeoa egingo dute, etorri berrientzako "bertan geratzeko gida" moduko bat osatzeko.

Ane Iturbe abokatua: "Egoera irregularrean dauden pertsonak dira, inola ere ez ilegalak"