argia.eus
INPRIMATU
Tsunami DemocrĂ ticek deialdi nazionala Bartzelona eta Real Madrilen arteko partiduaren aurretik
  • Abenduaren 18an 16:00tatik hasita,  “salbuespeneko kasuei salbuespeneko erantzuna” emateko dei egin du, Bartzelonan.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko abenduaren 10
2018an, Espainiako Futbol Ligan, Bartzelona eta Real Madrilen arteko partidu batean erakutsitako pankartak.

Datorren abenduaren 18an gizonezko futbolaren zaleek zita garrantzitsua dute 20:00etan. Bartzelonak eta Real Madrilek Espainiako Futbol Ligako Klasikoa jokatuko dute Camp Nou zelaian. Zita jendetsu baliatu nahi du Tsunami Democràticek, eta protesta egitera deitu ditu herritarrak.

Mugimenduak azaldu du “salbuespeneko kasuei salbuespeneko erantzuna” eman behar zaiela, Kataluniako gatazkari erreferentzia eginez. Partidua hasi baino lau ordu lehenago kalera irtetera deitu ditu herritarrak, Camp Nouren inguruko lau puntutan bil daitezen. Egun luzez darama Tsunami Democràticek eskatuz abenduaren 18rako asistentzia bermatzeko. Horretarako mugikorreko aplikazioaren bitartez jendea zer egiteko prest dagoen esateko animatzen ari da. Momentuz, 18.000 pertsonaren presentzia bermatu dutela jakinarazi du plataformak.

 

 

 

Egoera horren aurrean, futbol taldeek ez dakite ongi zer egin. Bartzelonako presidente Josep Maria Bartomeuk urduri dagoen zalea lasaitu nahi izan du, “dena arruntasunez, beste edozein Klasikoren bezala” joango dela adieraziz. Bestalde, Real Madrilek ez du argi zein hoteletan geratu, manifestazioak zelairako bidaia oztopatzearen beldur. Urrian zen jokatzekoa partidua, baina Katalunian egon ziren istiluek atzerarazi zuten. Orain, berriz, ez da atzera bueltarik