Sare sozialen bitartez aurkeztu da Tsunami Democrátic. Autodeterminazioaren aldeko borrokan “pilatutako desorientazioa eta frustrazioa” irauli eta “esperantza piztu” nahi du ekimen herritarrak, zeharkakotasuna eta irmotasuna uztartuz. Espainiako Epaitegi Gorenak erreferendumaren inguruko epaia jakinaraztear dela aurkeztu da.
Astelehen goizean aurkeztu da Tsunami Democrátic, sare sozialen bitartez. “Lehendabiziko olatua: ur azpi sakonak” aurkezpen manifestuan, argi azaldu ditu bai bere asmo baikorrak, bai egungo errealitateaz egiten duen irakurketa ezkorra. “Autodeterminaziorako bidaia luzea eta konplexua da”, hasten da idatzia. Bide horretan, “batasuna, erreferenduma, demokrazia, eskubideak, justizia” bezalako hitzek esanahia galdu dutela uste dute ekimenaren sustatzaileek. “Errepresioaren ondorioz pilatutako desorientazioa eta frustrazioa nabariak dira, ezin dira ez ukatu ez dramatizatu”. Espainiako Epaitegi Gorenaren sententziak sentipen horiek areagotu ditzake, testuaren arabera. Praktikatu ezean, eskubide indibidual eta kolektiboak erabat galtzeko arriskuaz ohartarazten du manifestuak.
Esperantza eta desobedientzia
Tsunamiak atakari buelta emateko nahia agertzen du: “Esperantza berriz ere pizteko, mugimenduan jarri behar dugu (…) Oinarrizko eskubideen aldeko borroka ezin dugu aurreragorako utzi. Orain interpelatzen gaitu. Eta prest gaude”. Borroka moldeak ere zehazten ditu: “Demokratikoki egingo dugu, erabakitasunez eta antolatuta”. Justizia sozialaren eta oinarrizko eskubideen aldeko borrokan “indarkeria ezaz eta desobedientzia zibilaz baliatzen gara estrategia eraldatzaile gisa (…) Autokritika, ironia, sormena, inperfekzioa eta mugimendu kolektibo zeharkako bat indartzen duen oro izango dira gure erramintak”.
Erraminta horiek erabiltzearen arriskuez mintzo da manifestua: “Eraldaketa sozialak eta oinarrizko eskubideen praktikatzeak ekarri ditzakeen deserosotasunen jakitun gara. Onartu eta aurre egiten diegu. Konbentzimendu bat mantentzen dugu: egon ginen, bagaude eta egongo gara”
Tsunamia ez datorrela inor ordezkatzera argitzen dute sustatzaileek: “Ez gara antolakunde berri bat: kanpaina jarraia gara, iraunkorra eta agortezina”. Baikortasuna helaraziz eta herritarrei deia eginaz amaitzen da manifestua: “Bada erantzuna. Bada, estrategia. Olatu berria hasten da, eta zu zara protagonista. Zu zara tsunamia, aldatu dezagun gauzen egoera”.
Babes esanguratsuak une esanguratsuan
Tsunamic Democráticen aurkezpen unea ez da edozein. Kataluniako indar independentisten arteko tentsioak eta desadostasunak nabarmenak dira aspaldidanik, eta heltzear den Diadak distantzia horiek areagotu ditu. Aldi berean, batasunaren beharra denen ahotan dago. Epaitegi Gorenak erreferendumaren arduradun politiko nagusiak espetxe zigor luzeetara kondenatuko dituztela uste da Katalunian, eta horren aurrean erantzun bateratua emateko deiak etengabeak dira. Hain zuzen ere, igandean amaitu da Ginebran Kataluniako indar independentistek egin duten bilera. Bertan izan dira Carles Puigdemont, Marta Rovira eta Anna Gabriel, Quim torra, JxCat, ERC eta CUP alderdietako ordezkariak, eta ANC eta Ómnium elkarteak.
Ekimena bilera horren hurrengo egunean aurkeztu da, astelehenean. Web Orriaren azalean atzerako kontaketa egiten hasi da erloju bat eguerdiko hamabietan, osteguneko ordu berean zeroan geratuko dena. Aurkeztu eta jarraian arduradun eta erreferente politiko askok eta anitzek adierazi diote sustengua: Carles Puigdemontek, Oriol Junquerasek, David Fernandezek, Quim Torrak, Marta Rovirak, Albano-Dante Fachinek edo Mireia Boyak, esaterako.
Cal recuperar la iniciativa, i en tots els àmbits. Aquesta és una bona manera, intel·ligent. El compromís amb la no violència ens fa més forts, que ningú en tingui cap dubte. I sí, ara comença el temps de la represa. https://t.co/RNXvdkKKoi
— Carles Puigdemont (@KRLS) September 2, 2019
Cal organitzar la resposta a la sentència des de la desobediència civil massiva i continuada. Provoquem junts un #TsunamiDemocràtic. Som-hi! https://t.co/czqMT3FWjG
— Mireia Boya Busquet (@yeyaboya) September 2, 2019
Tal com vam sortir a defensar les urnes i el dret a vot, sortirem a defensar la democràcia i exercir els drets i llibertats tantes vegades com faci falta.
Fer un referèndum no és cap delicte. Defensar la independència, tampoc. #TsunamiDemocràtic https://t.co/XOC0ngW8U4
— Marta Rovira Vergés🎗 (@martarovira) September 2, 2019
La gota forada la roca.#tsunamidemocràtichttps://t.co/eug8DrTz1p
— David Fernàndez (@HiginiaRoig) September 2, 2019
Junqueras: Votar no és delicte! La democràcia prevaldrà per sobre de tot i ens conjurem per defensar-la! Sempre! #tsunamidemocratic https://t.co/VVvwTgWc1A
— Oriol Junqueras 🎗️ (@junqueras) September 2, 2019
Els drets, si no s'exerceixen, perden sentit. La defensa de la democràcia i dels nostres drets civils, polítics i socials, inclòs el dret d’autodeterminació s’ha de fer cada dia. Hi estem compromesos. Sort i endavant #TsunamiDemocràtic https://t.co/hYP6GxiE3y
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) September 2, 2019
Menys de 2 minuts. https://t.co/kwCputAOaR pic.twitter.com/ZYG7wCW44H
— Albano-Dante Fachin (@AlbanoDante76) September 2, 2019