Azken asteotan Katalunian izan diren desobedientzia ekintzak eta liskarrak aztertu nahi ditu Espainiako justiziak, ekintzaileei "izenak" jartzeko. Espainiako Guardia Zibilak mugimenduaren webgunera sartzea galarazi zuen eta "autoritate judizialaren eskura" jarri, webgunera sartzen saiatzean irakur daitekeenez.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Tsunami Democràtic-en egindako mugimenduak jarraitzen dihardu. Urrian Guardia Zibilak webgunea itxi eta autoritate judizialaren esku utzi zuen, eta orain, azaroaren 11tik 13ra bitartean Jonqueran eta Gironan (Herrialde Katalanak) egindako ekintzak aztertu nahi ditu.
"Terrorismo" delitua izan daitekeela argudiatzen du auzitegiak, eta "kale borroka estiloko biolentziazko ekintzak" egin ote diren ikertzen ari da.
Urrian sortu zen Tsunami Democràtic, Kataluniako erreferendumagatik espetxeratu zituzten politikarien aurkako zigorrak salatzeko. La Vanguardia hedabidaren arabera, Auzitegi Nazionalak uste du plataformaren barruan dauden "pentsalarietako" batzuk alderdi independentistekin lotura dutela.