Martxoan, 123 behargin kaleratu zituen enpresak, Enplegu Erregulazio Txostena baten bidez, irabazirik ez zuela argudiatuta. LABek eta ELAk deitu dute protestara.
"Irainduta" sentitzen dira botatako langileak, multinazionala pertsona gehiago hartzen ari dela ikusirik, "suminduta", ELAko Txabi Martinezen hitzetan.
LABek eta ELAk Enplegu Erregulazio Txostena bertan behera uzteko aldarrikatu dute, bai eta kaleratutako horiek berriz ere kontratatzeko. Horregatik, lan uzteak iragarri dituzte, eta astelehenean bertan batzarretan bilduko dira, bide orri bat zehazte aldera.
Martinezen hitzetan, enpresaren argudioa da oporrei aurre egiteko behar dituela behin behineko 189 lagunak. Hark ez dio baliorik eman Alemaniako erraldoiaren arrazoiketari: "enpresak kontratazioak egin behar baldin baditu, horrek zuzenean egiten du talka 100 lagun kontratatzearekin".
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra