Uztailaren 13an Trumpen aurkako atentatuan agentziaren “erantzukizun osoa” bere gain hartu du Kimberly Cheatle zerbitzuko zuzendariak, kongresuaren aurrean, astelehenean. Oraindik ikertzen ari dira zer gertatu zen zehatzago jakiteko.
Kimberly Cheatle Zerbitzu Sekretuko zuzendariak adierazi du kongresuan: “Uztailaren 13an Donald Trump presidente ohia hiltzen saiatzea Zerbitzu Sekretuak hamarkadetan izan duen akats handiena da”.
Kongresuko politikariek Cheatle-eri galderak erantzuteko eskatu diete. Horietako askok zuzendariaren dimisioa eskatu dute, erantzun falta dela eta. Beste batzuk armen inguruko eztabaida mahai gainera eramateko baliatu dute momentua.
Uztailak 13ko atentatua
Atentatua Butlerren (Pennsylvania) gertatu zen, presidente ohia mitin batean parte hartzen ari zenean. Donald Trump hiltzen saiatu zen pertsona 20 urteko gazte bat zen. Presidente ohiarengandik 140 metrora zegoen teilatu batetik egin zuen tiro. Zerbitzu Sekretuko agenteek momentuan hil zuten erasotzaile gaztea. Hainbat lekukok tiroak baino bi minutu lehenago ohartarazi zuten Polizia pertsona armatu baten presentziaz.