argia.eus
INPRIMATU
Trumpek azken egunean beste 143 indultatu ditu, tartean, Steve Bannon gerrazalea
  • Donald Trumpek asteazkenean utzi du AEBetako presidente kargua. Hala ere, bere azken orduetan 143 indultu eta espetxi zigorren konmutazio sinatu ditu, tartean, bere estrategia politikorako buru eta kanpaina zuzendari ohi Steve Bannonentzat. Bannon mundu mailan eskuin muturreko alderdiak hauspotzen aritu zen lanean, baina abuztuan atxilotu zuten irabazi asmorik gabeko erakunde baten aitzakian iruzur fiskala egiteagatik.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2021eko urtarrilaren 20a
Trump eta Bannon artxiboko irudi batean.

Trumpek bere azken orduak baliatu ditu espetxean ziren 143 pertsonaren indultuak sinatzeko, Democracy Now hedabideak jaso duenez.

Bannon abuztuan atxilotu zuten, We Build the Wall izeneko irabazi asmorik gabeko migrazioaren aurkako erakunde bati dirua eman zioten Trumpen zaleak engainatu eta iruzun egiteagatik. Azken asteetan, Bannonek 2020ko hauteskundeei buruzko konspirazio-teoriak sustatzen lagundu du eta Trumpen aldekoei eskatu zien urtarrilaren 6an Washingtonera joateko, Kapitolioari eraso egin zioten eguna, hain zuzen.

Steve Bannon nor den ezagutzeko, Pello Zubiriak 2017an egin erreportaje hau oso gomendagarria da: Ezagutu Steve Bannon, Trumpen estrategia eraiki duen gerrazalea.