Gaur bilduko dira Guggenheimen Espainia 2014 Foro Globala osatzen duten munduko agintari ekonomiko nagusiak. Hainbat kolektibok deituta protestak izango dira Bilbon. ARGIA zuzeneko jarraipena egiten ari da.
Besteren artean, Guggenheimen bilduko dira: Christine Lagarde Nazioarteko Moneta Funtseko ordezkaria, Joaquin Almunia europar komisarioa; Angel Gurria OCDEko kidea; Jeroen Dijsselbloem Eurotaldekoa; Werner Hoyer Europako Inbertsio Bankuko ordezkaria; Mariano Rajoy Espainiako gobernu-presidentea; Iñigo Urkullu Jaurlaritzako Lehendakaria; eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.
Enpresen ordezkari modura berriz BBVA, Telefonica, Sener, Ibedrola eta Inditex enpresetako goi karguak bertaratuko dira.
Elite ekonomikoa eta agintariak Guggenheimen eta Ibedrolako dorrean bilduta dauden bitartean mobilizazioak deitu dira. Goizeko 10:00etan Arriaga Antzokitik eta Jesusen Bihotzatik zutabeak aterako dira; Moyua Plazan elkartuko dira biak. Ezkerraldetik ere martxa berezia deitu dute Eskualdeko Langabetuen Asanbladakoek, 9:30ean atera era aurreko bi zutabeekin elkartuko da. Arratsaldean bigarren manifestazio bat egingo da, arratsaldeko 19:00etan Ibedrola dorrearen ondoan dagoen Euskadi Plazatik abiatuko dena.
Info7 irratia ere zuzeneko jarraipena egiten ari da.
Iñaki Montes (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan... [+]
Azaroaren 17an Laudion ehunka lagun elkartasun adierazi zioten Iñaki Montes sindikalistari. Montesentzat eta beste bi lagunentzat bosna urteko kartzela zigorra eskatzen dute 2014an Troikaren aurka Bilbon eginiko protesten harira.
Iker Egiraun bilbotarra epaitua izango da martxoaren 31n, 2014ko martxoaren 3an Bilbon egin zen Global Forum Spain bilkuraren kontrako istiluengatik. Egi Libre plataformak elkarretaratzea deitu du 10:30ean Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean.
UKBERRI.NET Bizkaiko Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitaleko kazetari Iñigo Fernandez de Martikorena atxilotu du Ertzaintzak, martxoaren 3an, Bilboko Goi Bilera Ekonomikoaren aurkako istiluen harira.
Berrikitan Bilbon izan da Troika (ELGA, NDF, EB), bankuen eta enpresa multinazionalen ordezkariekin, hala nola Madril eta Gasteizko gobernuen exekutiba gorenekin. Horrek milaka laguneko protesta sindikal eta soziala eragin du.
Beste aukera galdu bat. Eta enegarrena da. Nor garen eta zer nahi dugun adierazteko mundu mailan. Ez dakit nork antolatua izan den efemeride ekonomikoa, FMIk edo Espainiako Gobernuak, eta berdin dio, azken batean.
Protesta artean etorri zen eta protesta artean agurtu. Eta tartean, protesta gehiago eragingo dituzten neurriak proposatu zituen: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Christine Lagardek ontzat eman zituen Espainiako gobernuak azken urteetan langileen eskubideak murrizteko... [+]
Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal... [+]
Martxoaren 3an, Foro Global España 2014 gailurrean elkartuko dira munduko enpresa eta finantza erakunde nagusien ordezkariak. “Troikari eta bere lagunei” ongi etorria egiteko mobilizazio ugari antolatu dituzte eragile sozialek.