argia.eus
INPRIMATU
“Tripontzia” zozketak 102.000 euro utzi ditu Urduñan
  • 09550 da zenbaki irabazlea. Zenbaki horren zortzi serieak saldu dira Urduñan. 60.000 eurokoa da sari nagusia eta 6.000 euroko beste 7 ere banatu dituzte Sutegi Tabernan

Aiaraldea @aiaraldea 2018ko urtarrilaren 16a

Urduñan saldu da Tripontzia zozketaren zenbaki irabazlea: 09550. Gauzak hala, zozketak 102.000 euro utzi ditu hirian.

Sutegi Tabernako jabeak, Jon Ander Muñozek, eskuratu du sari nagusia, 60.000 eurokoa. Horrez gain, zenbaki eta serie irabazleak ez ezik, zenbaki bereko gainontzeko 7 serieek ere, bakoitzak, 6000€-ko saria izango dute.

Kontseiluak eta Gure Esku Dagok bultzatutako ekimena da Tripontzia, “Euskal Herriko zozketa izateko anbizioarekin” sortua. Bi erakunde horien jarduna finantzatzeko baliatuko da zozketaren zenbakien salmentarekin eskuratutako dirua. “Elkarrekin lanean, komunitate gisa zer egiteko gai garen erakusteko balio dezaketen proiektuak jarri nahi ditugu martxan eta Tripontzia zozketa horren adibide bat da”, adierazi du egitasmoaren bultzatzaileek.

 

 
 
 

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.