argia.eus
INPRIMATU
Trenasako langileek ez dituzte onartzen 110 kaleratzeak eta greba mugagabeari ekin diote
  • Ostiral honetan Castejongo (Nafarroa) Trenasako zuzendaritzak eta langileen batzordeak enplegua erregulatzeko espedientea negoziatzeko mahaia osatu dute, iragarritako 110 langileak kaleratzeko. Egun berean, langileek greba mugagabea hasi dute erabakia salatzeko.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 02a
Argazkia: LAB

Langileak goizeko zazpietan joan dira lantegira, eta enpresako ordezkariak batzordearekin hitzartutako bilerara noiz iritsiko zain egon dira: CCOOko bi ordezkari eta USOko bat. CAFeko ordezkariek txistuak jaso dituzte sarreran.

Miguel Angel Molina enpresa batzordeko presidenteak (CCOO )esan du “lantegia bideragarria” dela, eta lan-erregulazioko txostena bertan behera uzteko eskatu dio zuzendaritzari. Enpresak langile guztiak kaleratuko dituela iragarri du, espedientea negoziatzeko langile eta enpresaren arteko lehen bileran. Enpresak lantegia ixteko espedientearen informazioa eman dio langileen ordezkaritzari, baina lehendariak esan du ez duela onartzen.

Horren harira, salatu du duela hiru hilabete lan-erregulazio espedientea sinatu zuenean, hark argi zioela bazela lana 2021erako ere. Azaldu duenez, "lan karga horietako batzuk ez dira CAFeko beste lantegi batzuetara joango, badakigu kanpoko lantegiak bilatzen ari direla lan hori desbideratzeko".

Molina tinko agertu da: "Langileentzat ahalik eta irtenbiderik onena negoziatu nahi dute, baina ni ez nago hori negoziatzen hasteko prest, nik espedientea kendu nahi dut eta 110 familiak gure lanarekin jarraitzea nahi dut".

Erriberako Udalak hamar puntuko adierazpen instituzionala onartu du, eta bertan "CAFen planteamendua" errefusatu du; salatu du honek Trenasa "Beasainen, Irunen, Zaragozan eta Madrilen negoziatzeko arma gisa" erabiltzen duela. María Chivite presidenteari eta Manu Ayerdi kontseilariari eskatu die "euren baliabide guztiekin esku hartzeko" eta "azkenean lantegia ixten bada, CAFek orain arte jasotako diru-laguntzak osorik itzultzeko".

Ostegunean Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak "kezka handia" agertu zuen lantegia ixteko iragarpenaren inguruan, eta gobernua konpainiarekin harremanetan dagoela esan zuen, "irtenbiderik txikiena aurkitzeko aukera" ote dagoen aztertzeko.

Diario de Noticias egunkariak jaso duenez, bileraren amaieran tentsio uneak izan dira lantegiaren atarian. Langile talde bat bilduta zegoen bertan kaleratze iragarpena salatzeko eta enpresako abokatuetako batek instalazioetatik alde egitea eragotzi du.

LAB sindikatuaren txio honetan ikus daiteke unea: