Maiatzaren 13an trenak Donostiako gazte bat harrapatu zuen Usurbilgo tren geltokian, "EAJ, Mozal Legeari ez" mezua margotzen ari zela. Sei egun daramatza Zainketa Intentsiboetako Unitateetan eta haren aldeko elkartasun ekintza ugari izan dira.
Elkarretaratzeak, margoketak, pankartak eta argazkiak egin dituzte aste osoan zehar Martin ekintzaile donostiarrari eta haren senideei elkartasuna adierazteko. Horietako batzuk bildu ditugu.
Donostiako Antiguo auzoan autobus bat gelditu eta pintatu dute:
EAJ Mozal legerik ez! EUTSI GOGOR MARTIN!! Indarra Antiguotik!!! #MozalLegerikEz #MartinekinElkartasuna pic.twitter.com/loo0pvPM2u
— Ernai Antiguo (@ErnaiAntiguo) 2017(e)ko maiatzak 18
Ernaik margoketa egin du Bediako tren geltokian:
MOZALIK EZ!#MartinekinElkartasuna pic.twitter.com/HnBC3LmU8h
— Ernai Antolakundea (@ernaigazte) 2017(e)ko maiatzak 19
Donostiako alde zaharrean auzo-argazkia egin dute:
Kalean Martin ekintzaile gaztearen aldeko elkartasun mezuak agertu dira:
Unibertsitate eta institutuetan margoketak egin eta pankartak jarri dituzte:
Eutsi Martin, zurekin gaude. Ibaetan ere #MartinekinElkartasuna #MozalLegerikEz pic.twitter.com/OJMsb10Feo
— Ibaetako IA (@Ibaetakoia) 2017(e)ko maiatzak 17
Sarrikoko ikasleek Usurbilen trenak harrapatu eta ospitalean dagoen ikasleari babesa eman diote #MozalLegeariEz pic.twitter.com/nAeL2ED0Z0
— Buiaka! (@buiakainfo) 2017(e)ko maiatzak 16
Leioako kanpusean margoketa egin dute. Ezabatu dute, baina minutu gutxira berri bat agertu da:
Talde eta persona ugarik sare sozialak erabili dituzte babesa adierazteko:
Eraman aldarrikapena zuen auzo eta herrietara! #MozalLegerikEZ
Zabaldu mezua!
— AskeGunea (@AskeGunea) 2017(e)ko maiatzak 16
Guk ere egingo genuke. Zurekin gaude, animo!#MartinekinElkartasuna#MozalikEz pic.twitter.com/2x08AYd4mz
— Ernai Antolakundea (@ernaigazte) 2017(e)ko maiatzak 17
Aupa Martin eutsi goiari! Zurekin gaude! Guk ere egingo genuke! #MozalLegerikEz #MartinekinElkartasuna pic.twitter.com/5xt5J6aqEk
— Urgullpeko Gazteak (@AZgazteak) 2017(e)ko maiatzak 17
Ostiralero elkarretaratzeak egingo dituzte Donostiako Bulebarrean, Martin sendatu arte:
LAB Sindikatuak oharra atera du, ekintzaileari eta tren-gidariari elkartasuna adierazteko. Gaztea laster kalean egotea espero dutela esan dute, "bere bizitza eta militantziarekin aurre egin ahal izateko". Euskotreneko gidariaren egoerarengatik kezkatuta azaldu dira. Adierazi dutenez, makinariak ez zuen gaztea ikusi ezbeharraren momentuan eta une latzak bizitzen ari da.