argia.eus
INPRIMATU
Tren sozialaren aldeko Iruñerriko Plataforma aurkeztu dute
  • Tren sozialaren aldeko eta AHTren kontrako Iruñerriako Plataforma aurkeztu dute Oltza Zendea, Itza, Egillor eta Orkoiengo hainbat bizilagunek.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 29a

Plataformaren helburu nagusia garraio ereduaren gaineko eztabaida sustatzea da, herritarren benetako parte hartzea bilatuz. Eskualdeak Abiadura Handiko Trenaren aurrean duen kontrakotasuna ikusaraztea ere bilatuko dute.

AHTren proiektua salatu dute bereziki eragingo dituen albo kalteengatik: “Ororbian sortuko duten zabortegia, biaduktoak, hamasei metroko ezpondak, tunelak eta hainbat natur inguruneen suntsiketa” adibidez.

Sustrai-Erakuntzak joan den irailean aurkeztutako Tren Sozialaren aldeko proposamenarekin bat egin dute. Euren iritziz ere, hirugarren errail bat gehituta, kosteak eta kalteak murriztuko lirateke eta pertsonen eta merkantzien garraioa hobetu.