Abiadura Handiko Trenaren aurka eta Tren sozialaren aldeko bizikleta martxa egin zen Iruñean larunbat eguerdian. Martxan zehar, "tren jasangarri, herrikoi eta demokratikoaren alde" egin zuten.
Aldi berean, datorren larunbatean, hilak 11, helburu berarekin Iruñean egingo den manifestaziora ere deitu zuten bizikleta martxan parte hartutakoek. Tren sozialaren aldeko plataformak deitu du manifestazioa eta Iruñeko Gazteluko plazatik aterako da 17:00etan, "Trena ba, AHT ez. Herriak erabaki" goiburupean.
Atxikipen ugari ari da jasotzen deialdia, besteak beste ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru, Steilas eta CGT sindikatuena. Dagoeneko, Nafarroako 21 enpresa batzordek ere sostengua adierazi diote.
EkinKlik-etik jasota, hemen joan den larunbateko mobilizazioko hainbat argazki: