argia.eus
INPRIMATU
Tren sozialaren alde kaleak bete dituzte Tafallan
  • Tren sozial baten alde! AHTrik ez! leloa zabaldu zuten, Erdi Aldea Trenaren Alde taldeak antolatuta.Trenbideak hobetuta, abiadura handikorik egin gabe, zerbitzu ona eman daitekeela argudiatu zuten.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko otsailaren 18a

Abiadura Handiko Trenaren beharrik ez dagoela irudikatu dute beste behin herritarrek kalean. Eta ez hori bakarrik. Dauzkaten argudio guztiak Bruselara ere eramen dituzte asteon. Eragile zenbaitetako ordezkariak izan dira AHTak Nafarroan eta Araban zer nolako txikizioa eraginen lukeen azaltzen. Eta Bruselatik Tafallako kaleak betetzera pasa dira. Lehen mobilizazioa izan da larunbatekoa. Milaka lagun batu ziren tren soziala aldarrikatzera. 

Protestan jarraitzeko jarrita dauden hurrengo ekitaldiak Altsasun eta Gasteizen izanen dira; martxoaren 30ean eta maiatzaren 18an, hain zuzen ere.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean atera da eta ARGIAra ekarri dugu CC By-sa lizentzia baliatuta