Tren sozialaren alde eta AHTren aurka manifestazioa eginen dute Iruñean

  • Nafarroak behar duen tren ereduari buruzko eztabaida sozial eta parte hartzailea abiatzea premiazkoa ikusten dute. Hori dela eta,azaroaren 11n, 17:00etan Gazteluko Plazatik abiatuko da manifestazioa.

Abiadura Handiko Tren proiektua gaitzetsiz, tren zerbitzuak hobetzea eskatuko dute. (Argazkia: Euskalerria Irratia)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 30ean - 13:34
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tren ereduari buruz gizarteak esateko asko duela uste dute. Tren sozialagoa eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako aldarrikapena eginen dute azaroaren 11n Gazteluko Plazatik abiatuta. Hauxe da tren sozialaren aldeko ekimenak aurkeztu duen manifestua:

Nafarroako Gobernuaren eta Sustapen Ministeritzaren arteko hilabeteetako negoziazioen ondoren, azken honek erabaki du obrak berak bakarrik egitea. Izan ere Ministeritzak Villafranca eta Erriberriren arteko lurren eta ondasunen desjabetzak egiteko tramiteak hasi ditu. Inposaketa/zentzugabekeria honen aurrean, hainbat gizarte taldek, sindikatuk eta alderdi politikok ahaleginak batzea erabaki dugu prozesu hau geldiarazten saiatzeko eta benetako eztabaida sozial eta parte hartzailea zabaltzeko. Horretarako, gaur aurkezten ari garen “AHTrik Ez, Trenaren aldeko ekimena” sortu dugu. Egitasmo hau arbuiatzeko arrazoiak askotan adierazi ditugu: Lurrean duen eragin ikaragarria hektarea asko hartu eta bertan hesia sortzen duelako. Bere balio ekonomiko itzela eta horri gehitu beharko zaizkion etengabeko diru-laguntza publikoak, korridore honek ez baitu bidaiari kopuru nahikorik izango funtzionamenduen kostuak berdintzeko. Kostu horrek beste beharrak asetzeko bitartekoak kenduko ditu. Bere zalantzazko erabilgarritasuna merkantziak garraiatzeko garaian. Castejon, Tafalla edo Altsasu bezalako herriek izango duten okerrerako aldaketa, zeren eta distantzia luzeko trenen sarbidea galduko baitute. Uste dugu tamaina honetako obra eraikitzeak benetako gizarte eztabaida behar duela eta momentuz ez du izan; era berean uste dugu Nafarroako Gobernuak Madrileko inposaketaren aurrean defendatu behar duela Nafarroako biztanleek gai honen inguruan hartuko duten iritzia. Are gehiago jakinda alternatiba askoz merkeagoak eta kalte gutxiago eragiten dutenak existitzen direla, eta ez direla aintzat hartuak izan. Gaur egungo trenbidea ez da aspalditik modernizatu. Hala ere egungo errealitatera egokitzea posiblea da honelako neurriak hartuz: Beharrezkoa den tokietan trenbidea bikoiztea, hirugarren haria ezartzea edota maiztasuna eta geldialdiak hobetzea. Abiadura Handiko trena egitea ez da beharrezkoa gutxiengo batek Madrilerako edo Bartzelonarako bidaian minutu batzuk aurrera ditzan; are gutxiago jakinda lotura horiek jada existitzen direla. Aldiz Nafarroako eskualdeak modu eraginkor eta merkean lotuko dituen trena lehentasunezko gaia dela sinestuta gaude. Izan dadila auto pribatuaren erabilera gutxinaka desagertzera eramango duen zerbitzu publiko eta soziala, betiere aldaketa klimatikoa eta petroleoaren agortzea testuingurua izanik. Sustapen Ministeritzak Nafarroan zati berriak eraikitzeko prozesuari jada ekin dio, beren biztanleen beharrak eta iritziak kontuan hartu gabe. Imposatutako proiektu hau, eztabaidarik izan ez duena, alderdien interes politikoen onurarako erabiltzen ari dira. Hemen azaldutako guztiagatik AHTrik Ez -Trenaren aldeko ekimenetik Nafarroako biztanleak gonbidatzen ditugu hurrengo larunbatean, azaroak 11, arratsaldeko 5etan Gazteluko Plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera. Eztabaida sozial eta parte hartzailearen alde, tren publiko eta sozialaren alde, AHTa gelditu.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe

Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
“Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da”

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik “urtetxo” batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude