Trebiñuren eskutitza gurasoei

  • Arabaren bihotza. Mapetako hutsunea. Zulo beltza. Zortzigarrena. Salbuespena. Nahi eta ezina. Ahal eta nahi eza. Finean, Trebiñu.


2018ko otsailaren 15ean - 11:17
Korrika Txikia, iaz Argantzunen / ALEA

Egunero, urtean 365 egunez Trebiñun bizi garenak, lo egiten dugunak, lan egiten dugunak, jolasten dugunak, ikasten dugunak eta gozatzen dugunak asko gara. Eta Euskal Herriko herri askotan bezala euskaraz egin nahi ditugu guzti horiek. Gogora dezagun lagunok, Trebiñu ez da Araba. Ondo irakurri duzue, Trebiñu ez da Araba. Eta Trebiñun euskara ez da ofiziala. Baina ezezkotasun guzti horien aurrean, Trebiñuko euskaldunon nahiak eta ahaleginak lurralde hau euskararen territorio egiten dute.

Oraingo honetan ez gatoz erreguka, ezta eskean ere. Eta ez dugu oihurik egingo gure lurraldetasunaren inguruan. Trebiñuko euskararen egunerokotasunari eman nahi diogu hitza. Astelehen buruzuriei, ogia euskaraz erosteari, zerbitzu publikoetan euskaraz hitz egiteari, eskoletan “Kaixo!” esateari eta bertsolari bat gure herriko plazan arrotza ez izateari. Tarteka gure izateaz oroitzen diren makro-euskal jaialdiak bazterrean utziko ditugu gaurkoan, Trebiñu otsaileko astearte hotzetan ere esnatu egiten baita.

Eta goizean goiz esnatzen dira gure alaba eta seme asko, Trebiñuko eskola publikoa Gaztela eta Leongo sarekoa izanik, euskara eskolan existitu ez eta Langraitz edo Gasteizera joan behar direlako, etxetik 5 minutura eskola publiko bat dutenean. Eta gure beste alaba eta seme hainbat, urtez urte zalantzan dauden diru-laguntzen menpean dagoen Argantzungo Ikastolara joaten dira. Burgosen bizi garenez, bai Burgosen, Ikastolak ez du kontzertaziorik eta borondate onaren eta esleipenetako izartxoen eta eranskin gehigarrien menpe bizi da. Hori da Trebiñu, dokumentuetako izartxoa, eranskina, gehigarria, letra txikia, noizbait desagertu edo ahazten bada ondorio latzik ez dakarrena.

Baina Trebiñutarrok etorkizuna euskalduntzeko dugun nahiaren erakusle argiena, Udalak irekitako Armentiako Bentetako haurtzaindegia da. Udalaren eskuetan dagoen hezkuntza gune bakarra euskalduna da, euskaldundua eta euskalduntzailea. 

Eta haurrak eskolan dauden bitartean gurasoak hainbat enkargu eta paper egitera joaten dira zerbitzu publikoetara, gaztelaniaz noski, hemen euskara ez baita ofiziala. Eta ofiziala ez denez, norbanakoaren borondatera mugatzen da honen ezagutza eta erabilera. Euskara ofiziala den herrietan neurriak hartzeko oztopoak eta zailtasunak zein diren ikusita, pentsa oraindik ofizialtasunik ez duen lurralde baten egoeran.

Berezia, bereizia eta ezberdina denak arreta berezia, bereizia eta ezberdina behar du. Ez da berdina hartzailea eta emailea. Eskalea eta emailea. Trebiñu berezko hartzaile naturala ez denez, eskale bilakatu da. Eskua zabal, emailearen borondate onaren menpe dago bere biziraupena. Trebiñu bere jatorrizko etxetik kanporatu zuten eta arrotza zaion aterpe batek babestu izan du hartaz geroztik, guraso berri batzuen zaintzapean. Bere jatorrizko ama eta aitak laster etxera itzultzeko aukera izango duela zin egiten diote. Amak eta aitak eskupekoak ematen dizkiote, baina gainontzeko anai arrebenak baino txikiagoak izan ohi dira. Bitartean, Trebiñuk gainontzeko anai arreben bizimodua jarraitu nahi du, baina bitarteko berdinak ez dituenez frustrazioa eta nekea agertu ohi da haren inguruan. 

Arratsaldeetan herriko Txingoka euskara elkarteak antolatutako eskolaz kanpoko ekintzetara doaz haurrak eta asteburu honetan Gutxisolo euskara elkarteak antolatutako txango eta jaia dugu larunbatean. Gauza guzti hauek egiteko adopziozko gurasoek ez diote laguntzarik eskaintzen Trebiñuri, haiek ulertzen ez duten eta ustez ez dagokien hizkuntza batean hitz egiten baitu. Gauzak horrela, berezko gurasoengana jo ohi du laguntza eske, erreguka, belauniko, borondate onaren esperoan. Eta azken urteetan, dagoeneko adin nagusikoa izanik, nekea arlo hainbatetan nagusitu eta hainbat gauza ez egitea erabaki eta beste hainbat laguntzarik gabe eta bere kabuz egitea erabaki du. Hala ere, eskertuko luke ama eta aitaren benetako laguntza.

Arabako amatxo eta aitatxo eta Euskal Herriko amona eta aitona: mugi ezazue mugitu beharrekoa zuen etxean Trebiñu laster egon dadin. Eta bitartean, emaiozue gainontzeko anai arrebak bezalakoa izateko aukera, zortzigarrena izan arren, euskalduna ere badelako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Eguneraketa berriak daude