PSOEk lortu du bozka gehien bai Trebiñun bai Argantzonen, Gaztela eta Leongo Juntarako bozetan. 1.506 pertsona zeuden bozkatzera deituak Trebiñuko barrendegian, eta horietatik 558k bozkatu dute, %37ak.
Bozkatu duten %37 horiek honela banatuta geratu dira: PSOEk %28,13 eskuratu du, PPk %23,47, Unidas Podemosek %18,99 eta Voxek %12,72.
Abstentzioa nabarmen handiagoa izan da beste zonalde batzuetan baino. Miranda de Ebron, esaterako, %53koa izan da parte-hartzea.
Han ere PSOEk irabazi du. Gaztela eta Leonen PP izan da nagusi, baina Voxen babesa beharko du gobernatu ahal izateko.