argia.eus
INPRIMATU
Trantsizio ekologiko justua eraikitzeko finantza etikoen papera aztertuko du Koop57k
  • Finantza-zerbitzu etiko eta solidarioen kooperatibak topaketa irekia antolatu du larunbatean Biziola gunean, hausnarketa prozesu zabalago baten barruan, trantsizio energetiko justu bat lortzeko finantzen alorretik zer egin daitekeen aztertzeko.

ARGIA @argia 2022ko urriaren 27a

Euskal Herriko Koop57k jardunaldia egingo du urriaren 29an Lazkaoko Biziola eraldaketa gunean, Gure aurrezkiekin bidezko transizio ekologikoa eraikitzen izenburupean. Azaldu dutenez, bi urteko pandemiaren nodoren "indarrak batu eta datorrenari heltzeko unea heldu zaigu". Hala, hausnarketa prozesu sakon bati ekingo diote, ez bakarrik Euskal Herrian, baita finantza-kooperatiba errotuta dagoen beste herrialde eta lurraldeetan ere. Ondoren, Bartzelonan egingo den topaketa zabalago batean partekatuko dituzte bertan jasotakoak.

Lazkaoko topaketa irekia da, eta trantsizio ekologikoaren inguruan hitz egingo dute. Horretarako hainbat hizlari ariko dira, besteak beste David Fernandez Coop57ko ordezkaria, eta Laborantza Ganbarako Maryse Cachenaut. Azkeneko hau Elikaduraburujabetzaren inguruan eta Ipar Euskal Herrian Lurzaindia egiten ari den lanaz ariko da.

Horrez gain, arratsaldean Goiener eta Etxaldeko kideek dinamizaturiko tailer banatan parte hartzeko aukera izango dute topaketara hurbiltzen direnek, energia eta landa gunearen inguruan. Izena emateko Koop57ren webgunera jo daiteke zuzenean.