argia.eus
INPRIMATU
Transnazionalen aurrean alternatibak eraikitzeko ikastaroa Bilbon
  • Eguenean eta barikuan egingo dute ikastaroa EHUko esperientzia geletan eta Hegoa Institutuko Gradu-aretoan. Enpresa transnazionalek eta merkataritza askeko itunek jokatzen duten rolaren gaineko hausnarketa sustatzeko helburuarekin antolatu dute ikastaroa.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko azaroaren 25
Eredu jasangarri batean oinarritutako alternatiben proposamenak eta eraikuntzari buruzko eztabaida proposatzea dute helburu.

Bakea eta Duintasuna Elkarteko Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak (OMAL) antolatu du ikastaroa, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate-Eskolaren, Hegoa Institutuaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “bizitza erdian jartzen duen” eredu jasangarri batean oinarritutako alternatiben proposamenak eta eraikuntzari buruzko eztabaida proposatzea dute helburu.

Besteak beste, transnazionalen funtzionamendua, hauen aurka egiteko alternatibak, merkataritza legedia eta TTIP bezalako merkataritza akordioak landuko dituzte. Kurtsoa doakoa da, eta gehienez 80 pertsonak eman dezakete izena. OMAL elkartearen webgunean dago egitaraua eta izena emateko informazioa.

Ikastaroa EHUko gradu eta gradu-ondoko ikasleei, mugimendu sozialei, erakunde sindikalei eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzenduta dago.