argia.eus
INPRIMATU
Tourra Euskal Herritik pasatuko dela salatuko dute uztailaren 28an Larresoron
  • "Munduaren aitzinean nor izan nahi duen" herri bat badela aldarrikatuko dute 'You are in the Basque Country' lelopean. Ibilbidean aldarriak zabaltzeaz gain, egun osorako egitaraua ere prestatu dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko uztailaren 23a

Senpere eta Ezpeleta artean jokatuko da Frantziako Tourraren erlojupeko erabakigarria, uztailaren 28an, eta Lapurdiko herritarrek "erakusleiho paregabea" topatu dute "estaturik gabeko herri honentzat". Munduaren aurrean Euskal Herri bat badela erakutsiko dute egun horretan, hala ibilbide osoan zehar antolatu dituzten protestetan nola Larresoron egingo duten egun osoko egitarauarekin ere. 

Zortzi aldarrikapen

Frantziaren inposaketaren aurrean bizi nahi duen herri bat badela erakutsi nahi dute antolatzaileek. Hartara, zortzi aldarri egin dituzte. Haien esanetan, Euskal Herria da:

  • Aske izan nahi duen herria 
  • Bakea behar duen herria 
  • Burujabetza behar duen herria 
  • Euskararen ofizialtasuna behar duen herria 
  • Unibertsitatea behar duen herria 
  • Presorik behar ez duen herria 
  • Errefuxiatuei ongi etorri dagien herria 
  • Euskaraz bizi nahi duen herria

Ekimenean lagundu eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei: "Erakuts dezagun munduaren aitzinean euskal herritarrak garela eta entzunak izatea galdegiten dugula; baditugula lehentasunezko eta erroko galdeak, lau haizetara zabaldu nahi ditugunak". Antolakuntzan parte hartzeko Tourra.eus webgunean izena emateko aukera zabaldu dute. 

 

>> Iturria: Topatu.eus. CC-By-SA lizentzia baliatuta ekarri dugu gurera.