Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.
Urte bi igaro dira Getxoko Tosu landa hustu eta bertan aparkalekua eraikitzeko lanak hasi zirenetik. Hala ere, gune horren defentsan parte hartu zutenek oraindino "gogoan eta bihotzean" dute urteetako borroka hori, "asko da Tosuk eman diguna, eta asko da zuetako bakoitzak Tosuri eta bertakooi eman diguzuena". Hori dela eta, ziklo horri amaiera emateko, "eta galdutako eta irabazitako dena nabarmentzeko", jaialdia egingo dute zapatuan, urriaren 12an, Getxoko Txorimalo gaztetxean, 12:00etatik aurrera.