Getxoko Tosu landaren inguruan galdegin dio Mikel Otero Gabirondo EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari. Ekonomia Garapena eta Azpiegituretako Sailburuari egin dio errekerimendua, Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcaya S.A. enpresaren arteko akordioa zein izan den jakiteko. Izan ere, enpresa horrek Tosu landan duen partzela osora zabaldu dute aparkalekua eraikitzeko obra eremua. Hala, akordioaren baldintzak zeintzuk izan diren ere galdetuhttps://hiruka.eus/getxo/1513164981289-eusko-jaurlaritzaren-eta-viviendas-de-vizcayaren-arteko-akordioa-zein-den-galdegin-du-eh-bilduk dio legebiltzarkideak Jaurlaritzari. Arduradunek urtarrilaren 4ra arte dute erantzuteko epea.
Bien bitartean, Tosu Betirako mugimenduko kideek martxa bat abiatuko dute zapatuan, hilaren 16an. 17:00etan jarri dute hitzordua, Bidezabal metro-geltokiaren ondoan.
Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra