Antonio Camacho Espainiako Barne ministro ohiak irailetik aurrera politika utziko duela iragarri du. 2011ko elkarrizketa batean euskal herritarrei egindako torturez galdetzean, kamera itzaltzeko eskatu zuela eta egin zen ezagun Euskal Herrian.
Estatuko segurtasun-idazkari izan zen zenbait urtez Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuan eta Barne Ministro izendatu zuten gero Alfredo Perez Rubalcabaren ordez. Politikan aritu aurretik arlo judizialean aritu zen lanean eta orain ere bertara itzuliko dela iragarri du.
SBS kate australiarrak Barne Ministro izendatu berria zela elkarrizketatu zuen Camacho. Kazetariak Espainiako tortura-kasuen inguruan galdetu zionean kamera itzaltzeko eskatu zion behin eta berriz. Hemen polemika eragin zuen erantzunaren unea: