Abu Ghraibeko torturen argazkiak lehenbiziz ikusi nituenean –barrenak nahastu arren– ez nintzen harritu argazkiek erakusten zutenagatik, ikusitakoak ezkutuan geratutakoarekin erkatuta txikikeria zela samur imajina bainezakeen. "Zer inpunitate maila, argazki eta guzti!" pentsatu nuen, eta luzaroan jarraitu dut horrela. Kasurik txarrenean apropos zabaldutako irudiak ere izan zitezkeela pentsatu izan dut, jakina baita kontrainsurgentziaren munduan disidenteei zer espero dezaketen helarazi behar zaiela.
Xabier Makazagaren liburu mardulak –Tortura & CIA– erakutsi dit argazkiak torturaren parte bat gehiago zirela eta zabaldu badira “argazkilariekiko” kontrol ezagatik izan dela. Sexuarekiko guztia oso era berezian bizi da musulmanen kulturan eta sexu erasoen argazkiak erakustea eta gizarteratuko ziren mehatxua luzatzeak biziki laguntzen zuen galdeketarako “prestaketa”. Michel Koubik-ek dioen moduan, galdeketa eraginkorraren langintzak hiru fase ditu, eta Israelgo Shin Bet segurtasunaren zerbitzura galdeketetan 21 urtez aritu izanak Koubik-en esperientziaren mailan ematen digu. Hiru fase, dio berak: “Atxilotuaren prestaketa, ikerketa eta taularatzea (antzerkia)”. Hala hitz egiten du prestaketaz NewsCientist aldizkarian egindako elkarrizketa batean: “Jendeak beldurra dio ezezagunari. Torturatua izan daitekeelako ikaratzen da... irudikatu zeure burua kaputxaz estalia, gosetua, nekatua eta izutua, erabat isolatua eta zer gerta dakizukeen ez dakizula. Atxilotuak edozer posible dela sinesten duenean –tortura, hilketa, espetxe mugagabea edota bere pertsona maiteen jazarpena...–, galdekatzailea orduan has daiteke bere lanean”. Eta harrotasunez dio oso gutxik eutsi ahal izan diotela bere tekniken aurrean, “primarioenek”.
Makazagak prestaketa eta galdekatzailearen lanaren berri zehatza ematen digu 210 orrialdeko PDF formatuko liburu honetan, gaur egun erabiltzen diren ohiko torturez eta mende honetan hauek izan duten sorrera eta garapenaz informazio ugari emanez. Kolpeak, poltsa, bainera, waterboardinga, elektrodoak, tortura psikologikoaren hainbat aldaera, ariketa fisikoak, postura zail eta mingarriak, isolamendua... borreroak, milaka aurpegi izateaz gain, informazioa atera eta mina eragiteko milaka molde dituela erakusten da. Torturaren ikerketetan milioika mila dolar nola gastatu izan diren azaltzen digu, duela hamarkada batzuk MKUltra moduko CIAren ikerketa psikologiko sekretuetan, Manhattan proiektuan edo gaur egun Guantanamon.
Manhattan psikologia ikerketetan parte hartutako Donald O. Hebb doktore kanadarrak, esate baterako, frogatu zuen bi egunetan psikosi egoera sor zezakeela pertsona batean. Boluntarioekin egin zuen froga hau: aire egokitua zuen kutxa-gela oso txiki batean sartu, eta zentzumenak kendu zizkien betaurreko beltzak, eskularruak eta belarriak estaltzekoekin. 24 ordutan haluzinazioak hasten ziren eta 48tan pertsona erabat hondoratzen zen.
Tortura eta indar maila baten erabileraren edo presio gogorraren artean egiten diren desberdintasunak azaltzen dira liburuan, Mendebalde garantistan dagoen eztabaida hipokritatzat joz. Eta presio gogorraz ulertzen denaren berri ematen digu Mark Bowden kazetari amerikarrak “informazioa ateratzeaz” egin duen saiakera artikulu luzearekin: The Dark Art of Interrogation (Galdeketaren arte iluna / El oscuro arte del interrogatorio): “Tortura gizateriaren aurkako krimena da, baina presio gogorra hipokresia ukitu batekin ere erabilgarria da: debekatua izan behar du, baina aldi berean sekretupean erabili egin behar da”.
Ez nekien Francoren diktaduraren ostean 7.000 pertsonek salatu dituztela torturak Euskal Herrian... Horietako batzuk torturapean hil ziren gainera: Joxe Arregi, Mikel Zabalza, Esteban Muruetagoiena, Joxi Lasa eta Joxean Zabala... Eta izandako zigor judizialik handiena lau urtekoa izan dela (Gero Espainiako Auzitegi Gorenak batean utziko zuena), 1992an torturatutako Kepa Urraren kasuan; eta nola zigorgabetzen dituzten torturatzaileak eta kondekoratu, eta zein kargutan diren gaur egun; Hego Afrikako Steve Bikoren hilketa 1977an, Almeriako hiru gazteena, Roquetasekoa, hipotesi ugari, aholkuak, torturaren aurkako neurri eraginkorrenak... Torturari buruz jakin gura duenak erreferentzia garrantzitsua du liburu honetan.
Xabier Makazaga 1958an jaio zen Zarautzen eta 80ko hamarkadaren hasieran, Ipar Euskal Herrira exiliatu zen. 1987an atxilotu zuten eta tortura psikologikoa salatu zuen. Hamar urte eman zituen preso Frantziako espetxeetan. Askatu ondoren, bi urtez bizi izan zen bere herrian, baina torturaren beldur, Bruselara jo zuen eta dagoeneko lau urtetik gora daramatza bertan.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]