argia.eus
INPRIMATU
Torturari buruzko Jaurlaritzaren txostena gogor kritikatu du Ertaintzako ErNE sindikatuak
  • ErNE ez dago ados Eusko Jaurlaritzak eta EHUko Kriminologiarako Euskal Institutuak aurkeztutako torturari buruzko txostenarekin. Haren aurkezpena egin baino lehenago, ohar baten bidez egin dio kritika Ertzaintzako sindikatu bozkatuenak txostenaren edukiari. Bertan EAEko poliziari egozten zaizkion 300 kasu ingurutan auzitegi baten zigor-epairik ez dela izan argudiatu dute.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 18a
ErNE sindikatuak kaleratu duen oharra.

ErNEren esanetan, epai judizial gabeko 314 kasu (310 Ertzaintzarenak eta beste lau udaltzaingoenak) txostenean jaso izanak adierazten du Eusko Jaurlaritzak “talde terrorista baten eta benetan tratu txarrak eta torturak jasan dituzten ertzain eta udaltzainen arteko erdibidean kokatu nahi duela bere burua”.

Txostena osatzeko ikerketa lerratua egotea aurpegiratu die sindikatuak haren egileei, torturen salaketak bakarrik kontuan hartzeagatik, eta ez epai judizialak.