argia.eus
INPRIMATU
Torturaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako gazte auziperatuek
  • Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteek mobilizazioak deitu dituzte urriaren 30 honetarako.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 30
Elkarretaratzea 28 gazteen aurkako epaiketan, Madrilen, torturak salatzeko. (Argazkia: www.uriola.info)

Mobilizazio deialdiak bat egiten du epaiketan poliziek egingo duten deklarazioarekin.

Gazte auzipetuek salatu dute inkomunikazio garaian torturatu egin zituztela. Epaiketan ez egotea eskatu zuten, ez zituztelako  "torturatzaileen gezurrak" entzun nahi. Epaimahaiak entzungor egin dio eskaerari.

Erabaki horren aurrean, herritarrak mobilizatzera deitu dituzte horrelakorik berriro gerta ez dadin.

Euskal Herri osoan egingo diren mobilizazioen zerrenda Topatun aurki daiteke.