5.657 torturatu. Aitortza. Erreparazioa. Ez errepikatzeko bermeak lelopean manifestazioa egingo da larunbatean, hilak 11, Bilbon. 17:30ean abiatuko da Plaza Eliptikotik.
Hain justu, duela hilabete 5.657 tortura kasu egiaztatu dituela jakinarazi zuen Euskal Memoria Fundazioak. Erakundeak adierazi du torturaren “erabilpen sistematikoa” berresten dutela txostenean ageri diren datuek.
Euskal Memoria Fundazioak 7.582 kasu ikertu ditu orain arte, eta horietan 5.657 tortura kasu egiaztatu ditu. Hau da, torturarik gabeko atxiloketak 1.925 dira, ikertutakoaren %25. Zerrendan agertzen diren kasuetatik 4.755 gizonezkoei dagokie eta 902, berriz, emakumezkoei. Tortura horietatik 2.677 (%47) Espainiako Poliziak egin ditu, 2.348 (%41) Guardia Zibilak, eta 407 (%7) Ertzaintzak.