argia.eus
INPRIMATU
Tortura gizartearen aurrean aitor dadin aldarrikatu zen Bilboko kaleetan
  • 3.000 lagunetik gora elkartu dira torturaren aurkako manifestazioan, Euskal Herrian 5.657 lagun torturatu dituztela salatu eta berriro gerta ez dadila eskatzeko.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko martxoaren 13a
3.000 bat pertsona bildu ziren Bilbon gizartearen aurrean torturak aitortzeko eskatuz. (Arg.: Topatu.eus)

Milaka lagun elkartu dira Bilbon torturaren aurka egindako manifestazioan, tartean, ehunka gazte. Euskal Herrian izandako 5.657 tortura kasuak salatzera atera dira kalera, eta berriro gerta ez dadin bermeak egon daitezela eskatzera.

Espainiako Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak egindako torturak daude horien artean. Ernai gazte antolakundeko gazteak manifestazioan izan dira, eta Mikel Urdangarin bozeramaileak salatu duenez, gertaturiko tortura kasu horiek guztiak ez dira bakanak: "Agintari politikoen oniritziz sistematikoki egindako basakeria dira". Erreparazioa, aitortza eta berriro gertatzeko bermeak izan daitezen torturarik gabeko herri libre bat eskatu dute.

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra