argia.eus
INPRIMATU
Torrealdai: “Torturapean sentitu nuen hark bere bidea egin du minbiziarekin”
  • Joan Mari Torrealdai elkarrizketatu du Maite Artola kazetariak Euskadi Irratian. Larunbatean, Baionako torturaren inguruko jardunaldietan jakinarazi zuen Torrealdaik hezur-muineko minbizia duela eta Egunkariaren aurkako operazioan jasandako torturekin lotzen duela bere gaitza.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 15
Joan Mari Torrealdai elkarrizketatu dute Euskadi Irratian. (Argazkia: eitb.eus).

Torrealdaik azaldu duenez, “momentuan sentitu nuen hark bere bidea egin du”.

Orain, bere gaixotasuna ezagutarazi duen arren, torturaren gaiarekin inoiz ez duela agertu nahi izan dio Torrealdaik. “Hasieran ezkutatu egin nuen, nire bizitza profesionala eta familiarra berreskuratu nahi nituelako”.

Baionako kongresuan parte hartzea kostata onartu zuela azaldu du. Bere esanetan “beste askok ez daukate plataforma hau hori esan ahal izateko” eta baiezkoa ematea erabaki zuen. “Egiari eta gure historiari zor diola” uste du, “sufritzen ari diren eta errekonozimendurik ez duten” askori bezala.