argia.eus
INPRIMATU
Topaldian euskaltzaleen mugimenduaren etorkizuneko lan-ildoak jorratuko dituzte
  • Euskararen herria: zubiak eta palankak jardunaldietan, besteak beste, tokiko administrazioaren eta euskaltzaleen mugimenduaren arteko harremanak landuko dituzte. Zubigintza izango da gai nagusia.

ARGIA @argia 2017ko urtarrilaren 20a
Argazkia aurreko Topaldi batekoa da. Argazkia: Euskaltzaleen Topagunea.

Topaldia Topaguneak antolatzen du urtero eta urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako elkartegian. Bi eguneko saioak izango dira, lau bloketan banatuta.

Batetik, euskaltzaleen mugimenduarentzako giltzarri izan daitezkeen lan-ildoak aztertuko dituzte, baita zubigintza ere.

Bigarrenik, tokiko administrazioen, euskara elkarteen eta euskalgintzaren arteko harremanez hausnartuko dute.

Hirugarrenik, EAEko, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako harremanak izango dira hizpide.

Laugarrenik, euskaratik gertu eta urrun bizi diren komunitateen arteko harremanak mahai gainean jarriko dituzte.

Hizlarietako batzuk ondokoak izango dira: Mikel Irizar, Kike Amonarriz, Eneritz Zabaleta, Iñigo Urrutia, Xan Aire eta Jasone Mendizabal.

Informazio gehiago eta egitarau osoa lotura honetan duzue.