argia.eus
INPRIMATU
Topagune sozialista egiteko baimenak ukatu izana “maniobra burokratiko” baten barruan kokatu du GKSk
  • Atarrabiako eta Burlatako ordezkarien jarrera aldaketarekin kexu dira Gazte Koodinadora Sozialistako kideak. Topagunea antolatu ahal izateko akordiotara iristeko asmorik ez dutela eta GKSren inguruan gezurrak eta akusazioak egitea leporatu diete ohar batean. 

Euskalerria irratia @fm983irratia Maialen Huarte Arano 2023ko irailaren 22a

Topagune Sozialista Atarrabia eta Burlata artean antolatzen ari dira. Apirilean jaso zituzten lehen baimenak, hitzez bi Udalen ordezkarien bitartez. Uztailean baina, baimenak ukatu zizkieten. Jarrera aldaketa horrekin kexu dira Gazte Koordinadora Sozialistako kideak. Erabaki aldaketaren atzean bestelako interesak egon daitezkeela uste dute. 

"Arrazoi teknikoetan ezkutatu nahi dute Topagunearen debekua", adierazi dute oharrean GKSkoek. Bizilagunekin bizikidetza mantentzeko konpromisoa hartua dutela eta eurena ez dela makrojaialdia izanen ere argi utzi diete. 

EH Bilduri eta Sorturi eskatu diete borondate politikoarekin adostasunera iristeko aukera badela. Debekuen gainetik Topagune Sozialista egiteko asmoarekin segitzen dute. Urriaren 11tik 15era litzateke. Gazteen formakuntza kritikoa bultzatzeko, aldarrikapen politikoak zabaltzeko eta komunitatea indartzeko Topagunea izanen dela berretsi du Gazte Koordinadora Sozialistak.

Euskalerria Irratian GKSko kide Ander Goietxek eman digu euren ikuspegiaren berri. Entzun elkarrizketa hemen:

 

Atarrabiako alkatea: “Zur eta lur utzi gaitu GKSk egitaraua argitaratzea ekimen horretarako baimena eman ez dugunean”

Mikel Oteiza Atarrabiako alkateak dagoeneko iragarrita dagoen ekimenaren gaineko azalpenak eman ditu Euskalerria Irratian. Urriaren 11tik 15era Gazte Kontseilu Sozialistak (GKS) topagunea egin nahi zuen Atarrabia eta Burlata arteko eremuan. Udalek baimenak ukatu dizkiete, argudiatuz poposatutako eremuak eta datak ez direla egokiak. GKSk helegitea aurkeztu du.