Azaroaren 10ean Portugaleteko Merkatuan Bizkaiko Gazte Euskaltzaleon Topaketak egingo dira, "Topa Gaitezen" izenpean. Euskararen inguruan hausnartu, trensa eraginkorretan pentsatu, euskararen borrokari eta euskaratik antolatuko den gazte mugimendu bati zilegitasuna eman, eta Bizkaia mailan gazteei honi buruz hausnartzeko tartea eskainiko diete, besteak beste.
Topaketa hauek antolatzen ibili den kide batekin, Mikel Aiartzaguenarekin, hitz egin dugu gaurkoan, xehetasun gehiagoren berri izateko.
Albiste hau Arrosa sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.