argia.eus
INPRIMATU
Francesco Tonucci pedagogoa eskola txikiekin
  • Francesco Tonucci psikopedagogo, pentsalari eta marrazkilari italiarrak hitzaldia emango du urtarrilaren 27an eta 28an, Donostiako irakasleen unibertsitate eskolan (17:30ean hasita).

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 27a
Haurren neurrira egindako hiria aldarrikatzen du Tonuccik.

Eskola Txikietako irakasleei dago zuzenduta, eta Eskola Txikien gogoeta prozesua aberastea du helburu. Tonuccik honako edukiak landuko ditu: Umeen ahotsak entzun daitezen eskolak egin beharrekoak; Umeen bi eskubide: Eskola hezkuntzarako eskubidea eta jolasteko eskubidea; eta Guztiontzako eskola: Eskolaren ardura eta erantzukizuna desberdintasunak konpentsatzerakoan. Hizaldiok zuzenean jarraitu ahalko dituzu ARGIAtik.

Urtarrilaren 30 eta 31n "Haurren hirien sarea" jardunaldietan izango da Tonucci Bilbon eta Leioan.

Tonuccik haurren neurrira egindako hiria aldarrikatzen du, haurrak eskoletan eta ludoteketan sartuta izan beharrean kalean eroso egon daitezen. Bere liburua, Haurren Hiria. Hiria pentsatzeko beste modu bat euskaratu zuen 2013an Maider Elkoro Gabilondok eta apirileko Larrunen ekarri genituen honen pasarte batzuk.

Streaming-erako esteka: http://ehutb.ehu.es