argia.eus
INPRIMATU
Tomasita Quiala Kubako repentista eta Araceli Argüello payadore argentinarra entzuteko aukera aste honetan
  • Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira antolatu dute Mintzola fundazioak eta Lanku kultur zerbitzu enpresak. Urriaren 9tik 14ra bertsolariak, repentista eta payadorea elkarrekin entzuteko aukera izango da Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostian.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko urriaren 09a

Hauek lekuak eta hitzorduak:

- Urriaren 9an, asteartea, Iruñean: 19:00etan Zentral aretoan. Maialen Lujanbio eta Julio Soto arituko dira Tomasita Quiala eta Araceli Argüellorekin.

- Urriaren 10ean, asteazkena, Erandion: 19:00etan Merkatu Zaharra aretoan. Amets Arzallus eta Jone Uria arituko dira kubatar eta argentinarrarekin.

- Urriaren 11n, osteguna, Hernanin: 20:00etan Biteri kultur etxean. Maialen Lujanbio eta Julio Soto arituko dira aipatutako biekin.

- Urriaren 12an, ostirala, Gasteizen: 19:00etan Beñat Etxepare antzokian. Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa arituko dira aipatutako biekin.

- Urriaren 13an, larunbata, Baionan: 18:00etan Arteko goi eskolan. Amets Arzallus eta Jone Uria arituko dira aipatutako biekin.

- Urriaren 14an, igandea, Donostian: 19:00etan Antzoki Zaharrean. Amets Arzallus, Julio Soto eta Jone Uria arituko dira aipatutako biekin.

 

Bat-Batean Nazioarteko Topaketen ondorena

Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan burutu ziren Europa Bat-Batean Nazioarteko Topaketak. Jarraipena emateko ekimenen arteko bat da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira hau.