Donostiako erdigunean dauden bi pisu turistiko ixteko agindua eman du Udalak, lehen pisutik gora negozioak egotea debekatzen duen legea urratzen zutelako. Pisu horien jabetza Toledoko artzapezpikutzarena da.
Garak aurreratu duenaren arabera, maiatzean ireki zen espedientea eta artzapezpikutzak uztailaren 10ean alegazioak egin ostean, abuztuaren 8an sinatu zuen Enrique Ramos hirigintza zinegotziak bi pisuen aktibitate turistikoa eteteko agindua.
EH Bilduk ordea, bi pisuen aktibitatea ez dela eten eta Udalak beharrezkoa neurriak ez dituela salatu du. Koalizioaren arabera, lehen pisutik gora pisu turistikoak baimendu nahi ditu Udalak, eta hori akats larria litzateke.
Eusko Jaurlaritzaren arabera EAEko pisu turistikoen erdia baino gehiago, 889, Donostian daude, eta gehienek ez dutela udal araudia betetzen.