Tokiko hizkuntzak suntsitzeko politikari ez!

  • Ikasturte bukaera honetako Brebetaren karietara 179 kopia ez dira zuzenduak izanen. Jean-Michel Blanqueren ministeritzak tokiko hizkuntzak suntsitzeko politika abian ezarri du. Konkurtsorako postuak murriztu ondoren, irakasle postuak ematea errefusatu ondoren, Jean Michel Blanquer-en ministeritzak tokiko hizkuntzetan idatziak diren azterketak mehatxatzen ditu orain. Politika linguizida eta kolonial berri honen aurrean, Euskal Herria deitzen dugu bere haserrearen agertzerat ondoko egunetan, eta bereziki uztailaren 28an, Ipar Euskal Herrian gaindi pasako den Frantziako Itzuliaren etapa nagusian.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 10ean - 08:45
Argazkia: Enbata.info

Joan den urtean bezala, Piarres Larzabal, Xalbador, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioetako 179 ikasleek baita ere Bernat Etxepare kolegioko 3. Proko ikasleek Brebetako zientzietako azterketak euskaraz egin dituzte. Errektoretzak joanden urtean bezala zuzentzaile elebidunak deituak zituen epaimahainera. Bainan joanden urtean ez bezala errektoretzak azterketa zentroak deitu ditu euskarako kopiak bahitzeko, ez ditezen zuzentzaileei banatuak izan. Orotara beraz 179 kopia ez direnak zuzenduak izanen ! 14 urteko 179 kolegioko ikasle zigortuak izanen dira!

Ez da kasualitatea, ez da aurrekontu aitzakiarik, hizkuntza gutxituenganako Frantziako Estatuaren politika berriaren ondorioa da. Jokamolde berri bat tokiko hizkuntzen irakaskuntzari ahalik ez emateko, hizkuntzaren ospea kaltetzeko asmoz, hizkuntza familiako eremura muga dadin, azterketarako baliagarri diren hizkuntzak ez daitezen izan, ez Bretainian ez eta ere Euskal Herrian.

Emmanuel Macron hautagaiak kanpaina garaian hitzemanak ahantzirik, Frantziako hezkunde ministeritzak tokiko hizkuntzen suntsitzeko politika martxan eman du, eta horrela, Frantzia, errepublikaren lehendakariak martxoaren 20an adierazi duen helburura heldu nahi dute, Frantziar Estatua izan dadin « frankofoniako herri bakarra, nun frantsesez bakarrik mintzatzen den » .

Ikastolak eta tokiko hizkuntzetan ari diren beste eskolak garapen handia ezagutzen dute azken urteotan. Bainan parean, ez da iñoiz hain irakasle postu gutti sortu azken 20 urteetan. Nicolas Sarkozyren garaian nahiz eta milaka irakasle postu desagertu Frantzian, tokiko hizkuntzetan ari ziren eskolak lagunduak izan ziren. François Hollanden garaian murgiltze eskolen hazkundea kontutan hartua izan zen. 2017 eta 2018 urteen arteko konparaketa egiteko, 2017 sartzerako 15 postu erdietsi genituen Najat Vallaud-Belcacem-en ministeritzatik, Jean Michel Blanquer-ren ministeritzatik 2018ko sartzerako, aldiz, 1,5 postu emanen dizkigu (ikastoletan 230 haur gehiago eskolatu beharko ditugularik).

Politika linguizida eta kolonial berri honen aurrean, Euskal Herria deitzen dugu bere haserrearen agertzerat ondoko egunetan, eta bereziki uztailaren 28an, Ipar Euskal Herrian gaindi pasako den Frantziako Itzuliaren etapa nagusian.

 

Albiste hau Enbata.info -k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


2024-06-26 | ARGIA
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasi ahal izango da, Frantziako Gobernuak hala onartuta

Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude