Katixa Agirrek Berriz zentauro liburuaren azala argitaratu eta Instagramek zentsuratu egin dio, bertan titiburu bat agertzen delako. Idazleak berak eman du zentsuraren berri bere sare sozialetan.
“Your post has been removed” (zure argitalpena ezabatua izan da) mezua jaso du Katixa Agirrek. Bere liburu Berriz zentauro-ren azalak Instagramen komunitatearen gidalerroen aurka egiten du, "biluziak erakusteagatik". Azalean enbor baten besoa agertzen da, bizkar zati bat eta titi bat. Instagramek titiburuekin arazoa du, eta argitalpena ezabatu egin diote.
Hemen sare sozialetan idatzitako mezua eta liburuaren azala:
Instagramen ezin da azala erakutsi ? pic.twitter.com/bDykACa7fr
— Katixa Agirre (@katixagirre) August 29, 2022