argia.eus
INPRIMATU
Tirokatuta hil dute Japoniako lehen ministro ohia
  • Shinzo Abe lehen ministro ohia oso larri dago ospitaleratu dute, eta hil egin da azkenean. Alderdi Liberal Demokrataren hauteskunde kanpainako kaleko mitin bat ematen ari zela bizkarretik tiro bat jaso ostean hil da. Ustezko erasotzailea atxilotu dute.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 08a
Shinzo Abe lehen ministro ohia.

Japonian 11:30 inguru zirela (Euskal Herrian 4:30 inguru) Shinzo Abe 67 urteko lehen ministro ohi kontserbadorea tirokatu dute, Nara hirian hauteskunde kanpainako hitzartze bat egiten ari zela, eta hil egin da ondorioz. Bizkarretik jaso du tiroa eta lurrera erori da; ospitaleratu dutenean bihotz-biriketako geldialdian zegoen, eta ez dute lortu berpiztea. Poliziak atxilotu egin du ustez tiroak egin dituena, 41 urteko gizon bat, soldadu ohia, hainbat iturrik jakinarazi dutenez.

Datorren uztailaren 10ean dira Japoniako Parlamentuko hauteskundeak, eta Alderdi Liberal Demokrataren kanpainan parte hartzen ari zen Shinzo Abe. 2012tik 2020ra bitartean izan zen lehen ministro, baina osasun arrazoiengatik utzi zuen kargua; orain arte karguan luzaroen egon dena izan da Shinzo Abe.

Fumio Kishida lehen ministroak (Alderdi Liberal Demokratakoa) erasoa gaitzetsi du eta esan du “barkaezina” dela, tiro egin dionaren “arrazoia edozein dela ere”. Hauteskunde agenda bertan behera utzi du.