argia.eus
INPRIMATU
Tiro poligonoaren hitzarmena 2028an ez berritzeko eskatu dute
  • Bardeako Tiro Poligonoaren hitzarmena Espainiarekin 2028an negoziatzen denean ez berritzeko eskatu dute. Hala, Nafarroako Gobernuari exijitu diote egutegi bat finkatzeko proposamen konkretuak adosteko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko ekainaren 04a
Igandean egindako Bardeako tiro zelaiaren kontrako XXXI. martxa.

Bardeako Komunitatearen eta Espainiaren artean ez dadila tiro poligonorako hitzarmen berririk sinatu. Horixe eskatu dute elkarretaratze eta martxa baten bidez Bardean. Nafarroako Gobernuari eskatu diote egutegi bat adostu dezala proposamen konkretuak jasoko dituena tiro poligonoa deusezteko. "2028an ez dadila hitzarmena berritu. Horixe ari gara exijitzen", adierazi du Tiro Poligonoaren Kontrako asanbladak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.