argia.eus
INPRIMATU
‘Tiro bat buruan’ filmak irabazi du Espainiako filmik onenaren Fotogramas saria

2009ko martxoaren 02a
'Tiro bat buruan'

Jaime Rosales zuzendari kataluniarraren Tiro bat buruan pelikulak gaur jasoko du 2008ko filmik onenaren Fotogramas de Plata saria. Hautaketa egiteko, Fotogramas zinema aldizkariak 42 kritikariren iritzia eskatu du. Euskal gatazka oinarri, forman eta edukian ausarta eta berritzailea da Rosalesen azken lana. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen iaz, eta harrera gazi-gozoa izan zuen: ETAkidea (protagonista) humanizatzea eta elkarrizketarik gabeko istorioa egitea izan ziren polemika handienen iturri.

- Jaime Rosales zuzendariari elkarrizketa ARGIA aldizkarian eta bideoan.

- Pelikularen kritika ARGIA.com-en.

- Harkaitz Canok pelikulari buruz ARGIA aldizkarian.