argia.eus
INPRIMATU
FARCeko gerrillari ohien gehiengoa “bakearen alde” dagoela adierazi dute Timochenkok eta Lozadak
  • Ivan Márquez eta Santrichen adierazpenak gaitzetsi dituzte Timochenckok eta Lozadak, eta “bakearen alde” daudela berretsi dute.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko abuztuaren 30
Gerrillarien arma kontzentrazio batean.

Rodrigo Londoño, "Timochenko" bezala ezaguna, FARC-EP eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake akordioen aurpegi ezagunena izan zenak Ivan Márquezen adierazpenak gaitzetsi ditu, eta barkamena eskatu du: “Bakea eta adiskidetzearen alde gaude; lotsa sentitzen dut”, adierazi du gerrillari ohiak.

FARC alderdiak ere borroka armatura itzultzea gaitzetsi du: “Gehiengoa hitzartutakoaren alde gaude; datozkigun zailtasun eta arrisku guztien aurrean bakea defendatuko dugu”, adierazi du Twitter bidez Timochenkok.

Bestalde, borroka armatura itzultzea erabaki dutenak gutxiengoa direla esan du FARC alderdiaren liderrak: “Gerrillari ohien %90 baino gehiago bake akordioaren alde gaude; hemen gehiengoa eta onenak gaude”, esan du Timochenkok.

Bestalde, Iván Duque Kolonbiako presidenteari batasuna eskatu dio, bake prozesuaren alde jarraitzen duten gerrillari ohiei “baikortasun mezua” bidaltzeko.