Bill Ayers eta Bernardine Dohrn The Weather Underground taldearen sortzaileak hitzaldia emango dute Iruñeko Katakrak liburutegian. Daniel Álvarez Prendes Hoja de lata argitaletxeko editorea ere bertan izango da. 1960ko hamarkadan AEBtako unibertsitatean gerraren aurka aritu ziren mugimenduei buruzko liburua aurkeztuko dute.
The Weather Underground taldea AEBko ezker muturreko erakunde bat izan zen. Vietnameko gerraren aurka eta eskubide zibilen alde borrokatu zuten besteak beste, gerra amaitu ostean desegin zen 70. hamarkada erdialdean.