Nazioartean oihartzuna izan du Mozal Legearen kontra ARGIAk egindako aldarriak. Mundu osoko hedabideek albistea jaso dute, nabarmenduz Espainiako Gobernuak “baimenik gabe” atxiloketa baten argazkiak publikatzeagatik jarri diola zigorra Axier Lopez kazetariari.
AP (Asocciated Press) agentziak zabaldu du berria nazioartean: “Argia magazine said Axier Lopez was fined 601 euros ($680) for uploading photographs to his Twitter account”, dio munduko berri-agentzia garrantzitsuenetakoa denak.
Albistea azkar hedatu da hainbat mediotan “eztabaidagarritzat” jo duten Espainiako Mozal Legea are zalantza handiagoan ipiniz.
The New York Times egunkariak edizio digitalean nabarmendu du Axier Lopezek eta ARGIAk –“basque magazine”– adostu dutela ez dutela isuna ordainduko. APren iturriak erabiliz egunkariak azaldu du saiatu direla Espainiako Gobernuaren iritzia jasotzen baina “momentuan ez zegoen inor azalpenik emateko”.
The Guardian egunkari britainiarrak ere eman du ARGIAren kontrako isunaren berri. Mozal Legea Nazio Batuen Erakundeko adituek, oposizioak eta giza eskubideen aldeko taldeek kritikatu dutela azaldu du bere lerroetan.
ARGIAren kontrako isunaren berri eman duten beste medio batzuk:
Daily Mail: "Spain: Journalist fined for Twitter photos of police arrest"
The Local: "First journalist punished over photos under Spain’s gag law"